Guztira 55 kilo hegaluze sartu dituzte poteetan, Rosario Mintegiren azalpenak jarraituz.
Ostiralean eta larunbatean egin zuten tailerra, Alegian. / Arg.: Itsasobherria elkartea
Itsasoarren azken urteetan hainbat tailer egiten dituzte, herritarren artean ezagutzak elkarbanatuz. Oraingoan hegaluzea poteetan nola sartu ikasi dute, luzaroan kontserbatzeko. Ostiralean eta larunbatean egin zuten tailerra.
Rosario Mintegiren azalpenak jarraituz, 55 kilo hegaluze sartu zituzten poteetan: guztira
220 pote.
Hegaluzea ondo
hoztearen garrantzia ikasi zuten, gatz puntua nolakoa izan behar den… Herriko hamalau familiak parte hartu zuten. Horrelako tailerrak “positiboak” direla uste du Itsasobherria elkarteak, eta aurrerago errepikatzeko asmoa dute.