Beasainen da Emakumeen Mundu Martxa
Gure gorputzak, gure lurraldeak lelopean goizean goiz iritsi da emakumeen karabana Goierrira. Beasainen zuten hitzordua goizeko hamarretan eta puntual iritsi dira bertara. Goiza euritsu eta goibel esnatu bada ere, urratsez urrats, euren bideari eutsi diote emakumeek.
Krabanak Beasaingo frontoian geldialdia egingo du eta ekitaldi handia egingo dute haiek agurtzeko. Arratsaldean ere jarraituko dute ekitaldiek nahi beste jendek parte har dezan.
Arratsaldeko egitaraua 20:15ean Marijo Imazek eta Maddi Imazek hitzaldia emango dute: Pertsona naiz, ez transexuala. 21:30, afaria egingo dute plaza azpian 23:00etan Mor Morek kontzertua eskainiko du.1995ean Quebec-eko (Kanada) emakume mugimenduak egindako martxa batean du oinarria egitasmoak. Ogiaren eta Larrosen Martxa izendatu zuten eta 15.000 pertsona batu zituen. 2000. urtean martxa mundu zabalera ireki nahi izan zuten, mundu mailan demokrazia, itxaropena, berdintasuna eta bakea aldarrikatu asmoz.