Ordiziako jokalariak, Gernikaren aurkako partidan. Argazkia: Ainhoa Muriel
Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du asteburuan Ampo Ordiziak. Wade Kellyren mutilak Madrilera joango dira igandean, Alcobendas taldearen kontra jokatuko baitute, 12:00etan. Ohorezko Mailan hasiberria bada ere, aurrene partidan El Salvadorri irabazi zion, eta Santboianaren kontra galdu bazuen ere, aurre egin zion talde katalanari. Espainiako selekzioarekin jokatzen duten hainbat jokalari ditu Alcobendasek, baita Perico Martin, Glen Rolls eta Pablo Fontes atzerritarrak ere.
Denboraldi hasiera honetan lesioekin ere ez du zorte handirik izan Ampok, eta Bees Strydom baja izango da asteburuan. Aurretik, Jon Ander Grendek, Jaun Perezek eta Lariok ere lesioak izan dituzte.
Pasa den jardunaldian etxean Santboianaren kontra galdu eta gero, jokoan diren puntuak etxera ekartzeko erronka izango du Ordiziak.