Talidomidaren biktimentzat justizia eskatzeko argazkiak atera dituzte Legorretan
AVITE elkarteak Juztizia Talidomida kanpaina jarri du martxan, botika honek kaltetutakoei dagozkien laguntza eta kalteordainak aldarrikatzeko. Legorretan bat egin dute kanpaina honekin, eta hainbat herritar gerturatu dira plazara, argazkiak ateratzera. Eskuekin “T” bat irudikatuz egin dituzte erretratuak, gero sare sozialetan zabaltzeko.
Talidomida izeneko botika duela 50 urte inguru hasi ziren ematen, eta osasunean kalteak eta haurretan malformazioak eragiten zituela ikusita, erretiratu egin behar izan zuten hainbat urte geroago. Biktimek kalteordainak eskatzen dituzte geroztik, baina prozesu luzea eta zaila izaten ari da. Irailaren 23an, Espainiako Auzitegi Gorenak ukatu egin zien dirulaguntza horiek, Grünenthal enpresak merkaturatu zuen botika duela 30 urte baino gehiago erretiratu zela, eta ondorioz, ustezko kaltea preskribatuta legokeela argudiatuz.