Goierriko urtegiak erdi hutsik
Azken aldian ez du euri askorik egin Goierrin; uda ez ezik, udazkena ere lehorra izaten ari da oso, eta eskualdeko urtegietan nabaria da dagoeneko horren eragina. Goierriko urtegiei dagokienean, Arriarangoa da mailarik baxuena duena, %44,46an dago beteta. Haren atzetik daude Lareokoa, %53,79arekin, eta betetze mailarik handiena duen Barrendiolakoa, %66,20an.