Zirkulazioko istripua izan du kamioi-trailer batek gaur goizean, 11:00ak aldera, Beasaingo udal barrutian, Gi-632 autobidea eta N-1 lotzen dituen errepidean. Ormaiztegi aldetik zetorren kamioia, eta Gi-632 bidearen bukaeran, eskuineranzko bihurgune itxian, irauli egin da, Olaberriko muga-mugan. Enborrak zeramatzan, eta beste noranzkoko bidera erori dira. Hala, bi aldeetara erabat itxita gelditu da lotunea, N-1eko 417-B irteeran.

Iraulitako kamioia, garabiak jasota, eta beste errepidean eroritako enborrak./Aimar Maiz
Kamioia saihets baten gainean gelditu da, hesi erdibitzailearen gainean. Garabi handi batekin zutitu dute. Errepidea une honetan (12:45) oraindik itxita dago.

Kamioiaren istripua./Aimar Maiz