Parisko atentatuak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Goierrin
Ostiral gauean Parisen izandako atentatuak salatzeko bilkura ixilak egin dituzte gau hainbat herritan. EUDEL erakundeak egindako deialdiari erantzunez, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan bildu dira, besteak beste. Alderdi politikoek batasun irudia eman nahi izan dute, eta Ordizian esaterako, udalean ordezkaritza duten lau alderdietako kideak elkarrekin izan dira. Beasainen, iluntzerako jarri duten hitzordua, 19:00etan elkartuko dira.
EUDELek “bete-betean gaitzetsi” ditu Parisen gertatutako atentatuak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei “elkartasuna” adierazi die. “Indarkeria terrorista” arbuiatzeaz gain, “besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena” bidali dizkiete Pariseko hiriari eta Frantziako herri osoari.