![emaitzak](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/11/emaitzak.png)
Beasaingo lagun arteko areto futbol txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta Los Chicos del Maiz taldea bakarka jarri da sailkapeneko lider postuan, 6 punturekin. Atzetik du Garaitezinak taldea, 4 puntu batuta. Hiru punturekin berdinduta daude Zintzharri, Arane, Patxangas, Jazpana eta Rotula Studio.
Pitxitxi sarirako lehian berriz, Jazpana taldeko Xabi Garcia dago aurrena, 5 gol sartuta. Haren atzetik daude, hiruna golekin, Ander Insausti (Zintzharri), Arkaitz Termi (Rhusbi), Alain Olano (Los chicos del Maiz) eta Gorka Herrero (Patxangas).
Gol gutxien jaso dituen taldea berriz, Zintzharri da, tanto bakarra egin baitiote.