Maliko atentatua gaitzesteko bilkurak egin dituzte
Pasa den ostiralean Malin izandako atentatua «bete-betean gaitzesteko» bost minutuko elkarretaratzeak egin dituzte gaur, hainbat herritan. Hemeretzi lagun hil zituzten Radisson hotelean eta biktimen senideei elkartasuna adierazi diete horrela. EUDELek egindako deialdiari erantzunez, besteak beste Beasainen eta Legazpin egin dituzte bilkura ixilak.