Manu Mansilla txotxongilogile argentinarra
Tolosan urtero egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko bi saio egingo dituzte aurten Ordizian. Udalak azaldu duenez, “proposamen erakargarria eta interesgarria” osatzen due bi ikuskizun hauek, “kalitate handiko taldeak” etorriko baitira. Bihar goizean, herriko ikastetxeetako ikasleentzako saioa izango da herri antzokian; Erresuma Batuko String Theatre taldeak,
Puxika Gorria ikuskizuna eskainiko du. Izenburuak dioen moduan, haur baten eta puxika gorri baten arteko adiskidetasun istorioa kontatzen du lanak. Mimikaren bidez, ikusleen irudimena pizten duen emanaldia da.
Asteazkenean berriz, Manu Mansilla artista argenitnarrak
A cielo abierto ikuskizuna eskainiko du, 17:30ean, antzokian. Saioa irekia eta adin guztietako herritarrei zuzendutakoa izango da. Hiru istoriotan barrena, ongiaren eta gaizkiaren arteko mugan dantza egiten duten pertsonaiak jorratzen ditu Mansillak.