Artisau garagardo asteburua dute Legazpin
Gaur eta bihar, Legazpiko Azoka gunean, hamar garagardogilek egindako 25 garagardo mota dastatzeko aukera dago. Herrialde Katalanetako, Kantabriako, Nafarroako, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hamar garagardogile ari dira parte hartzen: Zarautz, Deorus, Garagart, Reptilian, Marbel, Laugar, Drunken Bros, Portus Blendium, Naparbier, Falken eta Espina de Ferro. Zuritoa 1,5 euroan salduko dute eta kaña 3 euroan. Goizean 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldean 18:00etatik aurrera egongo da irekita. Jatekoa ere saltzen dute bertan.
Bihar arratsaldean, Legazpiko Vancouver eta Alcoiko Desustancia taldeek kontzertua eskainiko dute azokan bertan giroa berotzeko.















