Beasain saskibaloiaren hiriburu
Gaur hasi eta astelehenera arte, junior mailako Euskadiko saskibaloi txapelketa jokatuko da Beasaingo Antzizar kiroldegian. Gaur goizean, Arabako eta Gipuzkoako selekzioak neurtu dituzte indarrak; emakumezkoen nahiz gizonezkoen taldeak. Gipuzkoarrak izan dira nagusi.
Gainerako egunetako partidetako egutegia ondorengoa da:
- Igandean, Bizkaiak eta Arabak jokatuko dute; 10:00etan mutilak eta 12:000etan neskak.
- Astelehenean, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaia neurtuko dira; 10:00etan mutilak eta 12:00etan neskak.