Bruselan izan dira Zumarragako alkatea eta Rosa Maiza zinegotzia
Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Rosa Maiza zinegotzia Bruselan izan ziren joan den astean, Eider Gardiazabal europarlamentari sozialistarekin batera. Langabetuak lan mundura sartzea erraztuko duten proiektuetarako finantziazio iturriak identifikatzea izan
Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Rosa Maiza zinegotzia Bruselan izan ziren joan den astean, Eider Gardiazabal europarlamentari sozialistarekin batera. Langabetuak lan mundura sartzea erraztuko duten proiektuetarako finantziazio iturriak identifikatzea izan zen bidaiaren helburua.
Bruselako egonaldian, Europako Parlamentuko hainbat kiderekin biltzeko aukera izan zuten, eta zazpi lan bilera egin zituzten. Besteak beste, Zumarragak Erasmus + programan parte hartu ahal izateko kontaktuak egin zituzten. Proiektua onartzen bada, gazte langabetuak enpresetan txertatzeko esperientzia piloto batean parte hartuko du Zumarragak.
Bestalde, GISCOM Euskadi proiektuarekin bat egin du Zumarragako Udalak. Proiektu horrek herriko komertzio txikiaren egoera aztertzea ahalbidetuko du.