Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak 'Bi Poliedro' diskoa aurkeztu berria dute Durangon. Bi lagunek eta bi musikarik , bi instrumentu uztartu dituzte bi diskotan.

Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabal.
Bi musikari handiren lana biltzen du
Bi Poliedro diskoak. Aitor Furundarena goierritarraren akordeoiaren doinuak eta Mendizabal zestoarraren txistuaren doinuak uztartu, eta dantzarako herri musika bilduma egin dute. Euskal Herriko zein Europakoa musika.
Bi musikariak «erosoen» sentitu izan diren eremua aukeratu dute: herri musika, klasikoa zein tradizionala. Bi diskotarako adina sortu dute.
Lehenengo diskoan «klasikoaren eremuan sartzen diren hainbat obra sartu ditugu, herri musikarekin eta dantzarekin zerikusi handia duten konposa- tzaileen musika». Jesus Guridi, Pablo Sarasate, Antonio Vivaldi eta Domenio Scarlatti, adibidez.
Bigarren diskoan, «herri musikatik gertuagoa daudenak» aukeratu dituzte.
Akordeoiaren eta txistuaren doinuetara egokitzeko partituren transkripzio edo moldaketa lan handia egin behar izan dute. «Erronka handia izan da, baina oso lan polita izan da», dio Furundarenak. Panderoaren eta perkusioaren laguntza ere izan dute: Imanol Urkizu, Asier Garcia eta Xurxo Nuñez. Teknikari lanean Mikel Fernandez Krutxaga aritu da. Bi musikaren webguneetan eros daitezke diskoak.