Jendez bete dira Urretxu-Zumarragako kaleak Santa Lutzi egunean. Eguraldiak ere lagundu du, eta goizean goizetik hasi da jendea ganadu feriara gerturatzen. Erdiguneko kaleak, berriz, eguerdi parterako joan dira betetzen.500 abelburu
Jendez bete dira Urretxu-Zumarragako kaleak Santa Lutzi egunean. Eguraldiak ere lagundu du, eta goizean goizetik hasi da jendea ganadu feriara gerturatzen. Erdiguneko kaleak, berriz, eguerdi parterako joan dira betetzen.500 abelburu eta ia beste hainbeste postu jarri dituzte gaur bi herrietan; zer ikusia eta erosia bada, hortaz.
Goizeko
ARGAZKI GALERIA ikusteko, sartu Goierriko Hitzako flickr kontuan: www.flickr.com/photos/131184127@N04/albums/72157662176228422
Sari banaketa 13:30ean egingo dute, Areizaga Kalebarren plazan. Barazki, fruta, errezil sagar, zaldi, kapoi, oilasko eta ezti onenak sarituko dituzte. Ordu berean, artzain txakurren erakustaldia egingo dute, Zubimusu plazan.
Arratsaldean pilota partidak izango dira Ederrenan, 17:00etatik aurrera. Aritz Lasa eta Urruzola, Gorka eta Irustaren aurka izango dira lehen partidan. Bigarren partida, berriz, binakako txapelketakoa izango da: Urrutikoetxea eta Olaizola II, Albisu eta Artolaren aurka.
Euskadi plazan, bestalde,
idi probak izango dira 18:00etan.