Aritz Lasaren agurra
Aritz Lasak azken partida jokatu zuen atzo Aspe enpresarekin. Arrasateko Santamasetako jaialdian, Xabier Erostarbe herrikidearekin, Mendizabal III eta Tolosaren aurka jokatu zuen. Partida polita jokatu zuten. Urretxuarrek 19 eta 22
Aritz Lasak azken partida jokatu zuen atzo Aspe enpresarekin. Arrasateko Santamasetako jaialdian, Xabier Erostarbe herrikidearekin, Mendizabal III eta Tolosaren aurka jokatu zuen. Partida polita jokatu zuten. Urretxuarrek 19 eta 22 galdu zuten. Urretxuar eta zumarragar asko joan ziren partida ikustera eta bi kartel jarri zituzten. Harmailen atzealdean ‘Kalen ta kantxan, Aritz beti txapeldun’ ziona eta atzeko horman ‘Mila esker Aritz Lasa’ ziona. Partida amaieran Lasak zaletu guztien txalo zaparrada jaso zuen. Gurasoei, neskalagunari eta lagunei eskerrak eman zizkien. Horra hor partidako
argazkiak.