Gabonetan, kantu eskean
Bihar goizean erronda ugari egingo dira Goierriko herrietan. Asko kaleetan barrena ibiliko dira kantuan, eta beste asko, auzoetara eta baserrietara joango dira gabon eskeanGabon giroa nabaritzen da jada Goierrin. Kaleetan zehar Gabonetako kantuak entzu...

Bihar goizean erronda ugari egingo dira Goierriko herrietan. Asko kaleetan barrena ibiliko dira kantuan, eta beste asko, auzoetara eta baserrietara joango dira gabon eskean
Gabon giroa nabaritzen da jada Goierrin. Kaleetan zehar Gabonetako kantuak entzun daitezke, haurrek eskolak amaitu dituzte eta oporretan daude, bazkari eta afarietarako janaria erosten ikus daiteke jendea nonahi, baita opariak eskuan dituztela ere. Garai hauetan horren esanguratsuak diren argiak ere piztuta daude zenbait herritan. Eta bihar, gabon gauaren aurreko orduetan, kantu eske ugari egingo dituzte, herrietako kaleak eta baserriak kantuekin betez. Iluntzean, Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete hainbat herritan, baita opariak banatu ere batzuetan. Hala ere, gehienetan ostiral goizera arte itxaron beharko da Olentzerok opariak ala ikatza ekarri duen jakiteko: urtean zehar zintzo portatu denarentzako opariak, besteentzako ikatza.