Goierriko txoko garaienak zuritu ditu elurrak
Legazpiko Brinkola auzoan elur geruza fin batekin esnatu dira, eta inguruko mendiak ere zuri ikus daitezke.
Astebururako elurra zegoen iragarrita, 500-600 metrora, eta bete dira aurrikuspenak. Goierriko tokirik altuenetan elur geruza fin batekin esnatu dira. Esaterako, Brinkolan, 460 metrora (argazkian). Inguruko mendiak ere zuri ikus daitezke, besteak beste, Irimo eta Izazpi. Urretxun, ia Santa Barbararaino jaitsi da elur maila.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, egunak aurrera egin ahala gora egingo du elur mailak, eta bihar tenperaturak gora egingo du.