
Estatu espainiarrean egiten den turismo azokarik garrantzitsuena da Madrilgo Fitur nazioarteko azoka. Aurten ere, Goierriko eskaintza turistikoa presente izango da bertan, Goitur agentziaren bidez. Euskadiko stand-aren barruan, 20. urtez jarriko dute postua Goierriko ordezkariek, aurten,
Basque Highlands goiburupean.
Goiturrek azaldu duenez, aurten Euskadiko stand-a hiru sailetan banatuta egongo da: “hiriburuak, touring-a eta gastronomia”. Eta Goierrik, hiru produktu horietan izango du presentzia. Hala, “Goierriko jatetxe, alojamendu, museo, errekurtso eta produktu turistiko guztiak” izango dira ikusgai; gastronomiak ere toki berezia izango du,
Euskadi Gastronomika gidaren bidez.
Goiturren aurkezpenak

Euskadiko Stand-ean, Goierriko turismo eskaintza jasotzen duten hainbat aurkezpen egin dituzte egunotan; tartean, museo gastronomikoen egitasmoa, familia turismoaren gida berria, mitologiaren gida berria eta Basquetourren laguntzaz argitaratu den
Basque Highlands mapa.
Goiturren EDEN saria jaso zuen duela aste batzuk, eta horri esker, Turespaña-ko stand-ean Goierriko turismo eskaintzaren inguruko aurkezpen bat egiteko aukera izan dute, nazioarteko prentsaren aurrean. Atzo arratsaldean egin zuen aurkezpen hori, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertan zirela.