Gaur eguerdian Urola eskubaloi taldeak asteburu honetarako antolatu duen sagardo festa aurkeztu dute. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak, Jon Mendia Urolako presidenteak eta Txomin Dominguez Txomin Parrillako nagusiak parte hartu dute.
Urte berriarekin batera, Beasaingo Gaztetxea nobedadez beteta dator. Jaialdiak, kontzertuak, hitzaldiak, zine foruma eta festaz gain, tailer edo ikastaro zerrenda mardula osatu dute. ...
Aurtengo lehen udaberriko ziza eskukada salgai izan da Lasaren postuan. Landareetan, berriz, lasaitasun garaia da oraingoa.
Gure Esku Dago dinamikak erabakitze eskubidearen inguruko galdeketa egin behar du ekainaren 19an Goierriko 22 herrietan. Galdeketa egiteko sinadurak behar ditu. Bihar ostirala, 19:00etatik aurrera, gaztetxean sinadurak jasoko dituzte.
Opus Liricaren ikuskizuna otsailaren 19an (20:00etan) eta 21ean (19:00etan) izango da. Protagonista Ainhoa Garmendia soprano legorretarra izango da. Galdos hiru aldiz aterako da taulara eta euskal dantzak egingo ditu.
Martxoaren 12 eta 13an egitea da proposamena. Hondakinen mahaiak herenegun egin zuen lehen bilera. Komunikazio kanpaina otsailaren 22an abiatuko litzateke