Irrintzi taldeko Eneko Galdosek Kursaaleko ‘La Traviata’ operan dantza egingo du
Opus Liricaren ikuskizuna otsailaren 19an (20:00etan) eta 21ean (19:00etan) izango da. Protagonista Ainhoa Garmendia soprano legorretarra izango da. Galdos hiru aldiz aterako da taulara eta euskal dantzak egingo ditu.