Eztarriak bero eta makilak eskuan
Santa Ageda bezpera da gaur, abestiak dioen moduan, oles egiteko eguna. Eta halaxe aterako dira Goierriko herririk gehienetan haur eta helduen taldeak, makilak eskuan hartuta. Hainbat ikastetxetan goizetik atera dira umeak, Zaldibian, Ormaiztegin edota Gabirian esaterako. Bazkalondorako utzi dute irteera besteek, eta Lazkaon, Olaberrian eta Seguran, besteak beste, kantuan ari dira une hauetan. Helduen taldeak berriz, arratsaldez aterako dira herririk gehienetan.