
Ordiziako Hiri Hezitzailea programaren barruan eta Dar-dar produkzioaken eskutik, udala eta herriko eragileak hainbat ekimen ari dira egiten
Giza Eskubideak Herrira proiektuan. Horren baitan, Giza Eskubideak Herrira gaia ardatz hartuta, nazioarteko film labur lehiaketa antolatu dute.
Gaur ireki da Giza Eskubideak Herrira nazioarteko film laburren lehiaketan
izena emateko epea. Irailaren 5a arte eman ahalko da izena, eta lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkeztu ahalko ditu lehiaketa honetara.
Xehetasunak:
- Gaia: Giza Eskubideak
- Iraupena: Gehienez sei minutu
- Izen-emateko epea: gaurtik irailaren 5a arte
- Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake
- 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako filmak aurkeztu daitezke
Sariak:
- 1.000€ film labur onenari.
- 300€ publikoaren saria (ikusleek bertan, unean, bozkatuko dute).
- 300€ Goierriko egilea duen film onenari
Otsailaren 20an
Justizia Sozialaren Mundu Eguna ospatzeko, Herri Antzokian
lehiaketa aurkeztuko da eta
lehenengo film laburra proiektatuko dute. Gainera, Ordizian emango den ohiko zine programazioa ikustera hurbiltzen diren pertsonek, ohiko filmaren aurretik, Giza Eskubideen inguruko film batez gozatzeko aukera izango dute astero eta urte osoan zehar. Finalistak parte hartze prozesu bidez aukeratuko dituzte, Ordiziako eragileekin elkarlana eginez.
Irabazleak, berriz, Zinema, artea eta kultur arloko
profesionalez osaturiko komisio batek aukeratuko ditu.
Finala noiz izango den ere aurreratu zuten atzo egindako prentsaurrekoan:
Abenduaren 10ean izango da, Giza Eskubideen Munduko Eguna dela kontuan izanik. Herri Antzokian egingo da finala. Finalera iritsitako film laburrak proiektatuko dira, eta sariak banatuko dituzte.
Lehiaketaren
helburu batzuk honakoak dira: Munduko herrialde desberdinetan, Giza Eskubideen inguruan, zinemako film laburrak sortzen ari diren egileen lanak Ordiziako herritarrei hurbiltze eta Ordiziako herritarrengan Giza Eskubideen eta artearen inguruan s
entsibilizazioa eta gogoeta bultzatzea.