Igandean izango da. 9:00etan hasiko dira egiaztatzeak Legazpiko plazan, eta 15:00etan lasterketa hasiko da.

Legazpi-Gabiria rallysprintaren aurkezpena, atzo, Legazpiko udaletxean. / Arg.: Maialen Igartua
Igandean 18. Legazpi-Gabiria rallysprinta egingo dute, Lagun-Artea eskuderiak antolatuta. Aurten Gipuzkoako, Euskadiko eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria izango da. Hori dela eta, inoiz baino auto gehiago lehiatuko dira: 74 bikotek eman dute izena, horietatik
17 goierritarrak.
Ibilbideak
6,5 kilometro ditu, Legazpitik hasi eta Gabiriako Korta jatetxera. Ikusleei leku seguruetan jartzeko eskatu diete antolatzaileek, eta dudaren bat izanez gero komisarioei galdetzeko.
Metara autoz joan nahi duenak, Ormaiztegitik joan beharko du. Igandean
norantza bakarra egongo da irekita, Ormaiztegitik Gabiriara, eta errepidearen eskubiko aldean aparkatu ahal izango da.
Faboritoak
Faborito nagusia
Aingeru Castro da (BMW M3), Euskadiko txapelduna. Nabermentzekoak dira, hala ere, ondorengo parte hartzaileak: Enrique Barrenetxea (Mitsubishi EVO IX), Iban Tarsizio (Mitsubishi EVO IX), Iñigo Olabegogeaskoetxea (BMW M3), Joseba Beola (Mitsubishi EVO X), Mattin Villares (Clio Maxi) edota Roland Holke (Subaru Imprenza).
Auto txikiagoekin, berriz, indartsu datoz
Egoitz Mujika (Citroen Saxo), Peru Urkidi (Citroen Saxo), Iñigo Alustiza (Ford Fiesta R2) eta Iker Juez (Clio Sport).
Ordutegia:
09:00. Berifikazioak, Legazpiko plazan.
15:00. Lehenengo itzulia.
16:30. Bigarren itzulia.
18:00. Hirugarren itzulia.
20:00. Sari banaketa, Legazpiko plazan.
Goierriko parte hartzaileak:
- Iker Juez (Urretxu) eta Mikel Gil . Renault Clio Sport.
- Iñigo Alustiza (Legazpi) eta Julio Muriedas. Ford Fiesta R2.
- Egoitz Mujika (Urretxu) eta Aritz Elgarresta. Citroen Saxo VTS.
- Xabat Goikoetxea (Legazpi) eta Ander Romaratezabala. Renault Clio Sport.
- Arkaitz Zendoia (Idiazabal) eta Jokin Zendoia. BMW M3.
- Alex Acosta (Urretxu) eta Unai Zabalo. BMW M3.
- Javier Villacorta (Legazpi) eta Unai Usobiaga. BMW M3.
- Iñigo Izuzkiza (Segura) eta Iosu Alonso. Citroen Saxo VTS.
- Xiker Ayerza (Legazpi) eta Jon Lombide. Peugeot 205 GTI.
- Jon Kepa Oria (Idiazabal) eta Asier Mugika. Opel Astra GSI.
- Eneko Ausin (Legazpi) eta Borja Ausin. Peugeot 205 GTI.
- Eñaut Igartzabal (Gabiria) eta Patxi Agirre. Seat Ibiza.
- Alberto Marcos (Zumarraga). BMW 325i.
- Patxi ALtuna (Lazkao) eta Ibai Agirre. BMW 328.
- Jon Ander Martinez (Segura) eta Enetz Errazkin. Citroen Saxo VTS.
- Jokin Madina (Legazpi) eta Jon Galparsoro. Citroen Saxo VTS.
- Iker Arizti (Legazpi) eta Joseba Astondoa. Citroen Saxo VTS.