Corey Simpson eta Ben Odonnell taldera itzuli dira, eta jokatzeko prest daude biak
Corey Simpson taldera itzuli da berriz. Argazkia: ORE
Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak derbia jokatuko dute bihar, Ordiziako Altamira estadioan. Hamazazpigarren jardunaldia dago jokoan eta biek ere garaipena behar dute; bihar irabaziko balu, ligako play off-etan izateko seigarren postua lortuko luke Ampok. Gernikak berriz, mailari eusteko behar ditu puntuak. Madrilen Alcobendasi irabazi eta gero, gogo onez datoz bizkaitarrak, eta Wade Kellyren taldeak estu hartu beharko ditu, aldeko emaitza lortu nahi badu.
Ordiziarren entrenatzaileak albiste onak jaso ditu aste honetan; izan ere, Ben Odonnell itzuli da, eta prest da jokoan hasteko. Hori gutxi balitz, Corey Simpson ere itzuli egin da taldera, eta bera ere Wade Kelly entrenatzailearen esanetara egongo da.