
Kupela zabaldu duten unea
Arratsaldean ireki dute Igartubeiti Baserri Museoan aurtengo
Barrikotea. Urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtuta dastatzeko aukera izan dute inguratu direnek. 18:30etan Asier Sasieta eta Gorka Azkarate bertsolariek saioa egin dute, eta ondoren, aurtengo
omenduek kupelak ireki dituzte.
Omenduak Igartubeitiko dolarea martxan jartzeko lanetan ibiltzen direnak izan dira: Juan, Pedro, Joseba, Luis M., Bitorino eta Jose Luis. Kupelak ireki baino lehen kantuan egin dute; ondoren, sagardoa dastatu dute inguratu direnek. Trikitilariek alaituta, mokadutxoa ere jarri dute.