Istripua kamioi eta auto baten artean, Ihurreko gasolindegi ondoan
Kamioi batek autoa jo, hark kontrola galdu, eta lokal baten barruan amaitu du

Ihurre auzoko (Olaberria) Avia gasolindegi ondoan izan da istripua. Autoak, bertako komertzio bateko kristala hautsi, eta lokal barruan bukatu du. Zaurituak ospitalera eraman dituzte, baina ez daudela jarri jakinarazi du Ertzaintzak.
Ertzain batek adierazi du, dirudienez, furgoneta bat geldi xamar gelditu dela errepidean, eta atzetik zihoan autoak ere abiadura jaitsi duela. Orduan, atzetik zihoan kamioiak autoa jo du, eta gidariak autoa ezin izan du kontrolatu, eta hala amaitu du komertzio barruan. Suhiltzaileak ere gerturatu dira ingurura.













