Jendez bete da gaur goizean Legazpiko Latxartegi aretoa. Bertan,
eskualdeko herrietan suhiltzaile boluntario izandakoak egindako lana eskertu dute, omenaldi batean. Urola Garaia udal elkarteak antolatu du ekintza hau.
Udaletxeko artxiboetako datuak eta Mankomunitateko datuak aztertu dituzte boluntario lanetan zeintzuk ibili diren jakiteko.
1933. urtean hasi, eta aurtengo urtarrilera arte ibilitakoenak bildu dituzte. Guztira, ia
90 bat pertsona ibili dira suhiltzaile lanetan, boluntario.
Urtarrilera arte 12 pertsona aritu dira suhiltzaile boluntario moduan. Horiei, oroigarri berezi bat ere banatu zaie. Honakoak izan dira:
- Aitor Arrondo
- Borja Aranburu
- Andres Garcia de Albeniz
- Roman Lopez
- Jose Maria Madina
- Arturo Mariscal
- Isidro Prada
- Julian Rojo
Hemen duzue
argazki galeria: