Txoriak kantuen bidez ezagutzeko irteera egingo dute Ataunen
Udaberriaren atarian, Gipuzkoako Parketxe Sareak txoriak beren kantuaren bidez ezagutzeko egitasmoa antolatu du, larunbaterako. Mikel Olano aditua gidari dela, txango bat egingo dute bisitariekin, Ataunen.Larunbatean 10:00etan hasiko da, Barandiaran Mu...
Udaberriaren atarian, Gipuzkoako Parketxe Sareak txoriak beren kantuaren bidez ezagutzeko egitasmoa antolatu du, larunbaterako. Mikel Olano aditua gidari dela, txango bat egingo dute bisitariekin, Ataunen.
Larunbatean 10:00etan hasiko da, Barandiaran Museotik abiatuta, San Gregorio auzoan. Edozein adinetako pertsonak joan daitezke, bidea ibiltzeko batere zailtasunik gabekoa delako.
Olanoren laguntzarekin, txorien kantuak eta hotsak identifikatuko dituzte, txangoan zehar.
Kanpora irten aurretik, Barandiaran Museoan ordu erdiko aurkezpena egingo du, txorien argazkiak pantailan erakutsiz eta haien kantuak entzunez.
Denera bi ordu iraungo du saioak. Prismatikoak eramateko gomendatu dute.
Izena eman behar da
Pertsonako 5 euro ordaindu behar da, eta izena eman behar da. Aralarko parketxera telefonoz hots eginda (943 18 03 35) edo mezu elektronikoa idatzita (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net) apunta liteke.













