Bihar amaituko da Iparra Hegoa kultur astea. Gaur kataluniarrak dituzte bisitan.

Gaztelua eraiki duten unea. / Arg.: Maialen Igartua
Seguran Iparra Hegoa kultur astearen amaierara iristen ari dira. Aurtengo gaia
Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira da. Gaiari lotuta, hainba hitzaldi eta mahai inguru izan dira astean zehar. Gaur, berriz,
Segurara etorri dira kataluniarrak.
Kataluniarrek
Castell edo
gazteluak egin dituzte arratsaldean, baita haibat dantza ere. Jende ugari bildu da ikustera, eta txalo zaparrada ederra jaso dute gaztelua eraiki dutenean.
19:00etan
ardo dastaketa egingo dute, eta taloak jateko aukera ere izango da. Eta gauean, parrandarako giroa jarriko du Lapurdiko
Iñazki taldeak.
Bihar amaituko da kultur astea. Egitaraua:
Bihar
10:00. Gisatu txapelketa.
11:30. Ekitaldi instituzionala udaletxean.
12:00. Dantza: Iruñeko Mutiko Alaiak, fanfarrea eta kataluniarrak.
14:00. Gereziondoko ekitaldia.
14:30. Herri bazkaria.