Ordizia Kirol Elkarteko kideek 75 zuhaitz landatu dituzte urteurrena ospatzeko
San Juan auzoan egin dute landaketa.
Ordizia Kirol Elkarteak 75 urte bete ditu aurten. Ospatzeko, 75 haritz landatu dituzte San Juan auzoan. Elkarteko entrenatzaileek eta jokalariek parte hartu dute ekitaldian. Jose Miguel Santamaria alkateak ere landatu du zuhaitz bat.













