Herritarren laguntza eskatu du Hotz Legazpik, Atenaserako bidalketa prestatzeko
Ostiralean prestatuko dituzte paletak, 15:00etatik aurrera.
Hotz Legazpi, errefuxiatuei laguntza bidaltzeko sortutako Legazpiko boluntario taldea, lan eta lan ari da. Aurreko ostiralean hamar palet bidali zituzten Calaiseko errefuxiatu kanpamentuetara, eta aste honetan beste hamar bidali dituzte.
Bestalde, Atenasera ere materiala bidaltzeko asmoa dute. Horretarako, 20-25 palet prestatutko dituzte ostiralean, 15:00etatik aurrera. Herritarrei laguntza eskatu diete materiala bidalketarako prestatzeko.
Bihar Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia
Azkenik, gogoratu dute bihar, 18:30ean, SOS Arrazakeria elkarteko Agustin Unzurrunzagak hitzaldia egingo duela Legazpiko kultur etxean. Siriako gerrari eta errefuxiatuei buruz ariko da.