Hainbat hilabetez ligaxkako eta kanporaketetako partidak jokatzen aritu eta gero, Beasaingo areto futbol txapelketak baditu finalistak: Jazpana eta Zintzharri taldeak izango dira Loinatz jaietan, kuadrillen eguneko finalean jokatuko dutenak. Final erdietako joaneko partidan errenta hartu zuten biek, eta asteburuan eutsi egin diote aldeari.
- Jazpana 4 – 0 Arane (5-3)*
- Garaitezinak 2 – 2 Zintzharri (3-1)*
* Finalerdietako joaneko partiden emaitzak