Korrontzik eta Korostiko dantzariek ikuskizun arrakastatsua eskaini dute Legazpin
Legazpiko Urbeltz pilotalekua bete egin da emanaldia ikusteko.
Larunbatean Korrontzi Dantzan ikuskizuna eskaini zuten Korrontzi musika taldeak eta Korosti dantza taldeak, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Korostikoek asteak zeramatzaten Korrontziren doinuetara egokitutako koreografiak ikasten, eta emaitza ederra izan zen. Pilotalekua bete egin zen.
Oinkari dantza taldeko kideek ere parte hartu zuten emanaldian, baita Leturia pandero joleak ere.
Argazkiak: Maialen Igartua