Beasainek lagunarteko partida jokatuko du Realaren kontra
Larunbatean izango da, Zubietan, 10:30ean.
Beasain KEren taldea entrenamendu saio batean.Beasain KE Beasain KE 2025-2026 denboraldiari aurre egiteko lanean hasi da dagoeneko, eta bihar, lagunarteko partida jokatuko dute Real Sociedad C taldearen kontra. Zubietan izango da, 10:30ean hasita.
Ondorengo lagunarteakoak
- Abuztuak 13, Valle de Egues-en aurka, Beasaingo Loinatz zelaian, 19:30ean.
- Abuztuak 16, Deusto izango dute aurkari, Loinatz zelaian, 10:45ean.
- Abuztuak 20, San Juanen kontra, Iruñean, 20:15ean.
- Eta abuztuaren 30ean, Eibarren aurka, Areitio zelaian, 10:30ean.













