Segurako Dantza Txapelketaren 40. urtemuga ospatuko dute aurten
Seguran egiten den Euskal Herriko Dantza Txapelketak 40 urte beteko ditu aurten, eta egitarau berezia prestatu dute urtemuga hori ospatzeko. Gaur izan dute aurreneko ekitaldia, eta bertan, duela 40 urtetik hona izandako bikote txapeldunalk elkartu dituzte. Goizean beraien esperientzia eta oroitzapenak gogoratu dituzte mahai-inguruan, eta eguerdian, frontoi zaharrean bildu dira. Izan ere, toki berezia da Segurako txapelketarentzat, bertan egin baitzituzten aurreneko edizioak. Urteurreneko ekitaldiak aurkezteaz gain, dantza saioa ere egin dute gonbidatuek.
40. URTEURRENEKO EKITALDIAK · Apirilak 30. Mahai ingurua: 40 urtez Dantza Txapelketako irabazle izan diren guztien topaketa. · Maiatzak 28. Azpilla Dantza Taldearen emanaldia eta EHko dantza txapelketan parte hartu duten bikote herritarrei omenaldia. · Ekainak 18. Goierriko Bertso Eskola eta Amets Bide dantza taldearen “Bertsoak dantzan” emanaldi berezia. · Irailak 17. Kantu jira · Irailak 18. Jubilatu Eguna eta Goierriko Erromeri Bira. · Iraila eta urrian. Iraultza Dantza Taldearen euskal jantzi erakusketa (XVI-XX) Ardixarra Etxean. DANTZA EGUNA Urriak 15 · Plazan topaketa eta Azpilla Dantza taldearen erronka (polka erraldoia). · Musika kalean eta dantza talde ezberdinen kalejira · Dantza gidatuak Zango taldearekin · Herri bazkaria karpan · Euskal Herriko 40. Dantza Txapelketa Baratze pilotalekuan