«Herritarren boluntariotza itzaltzen ari dela iruditzen zait»
Jesus Ruiz (Zumarraga, 1960) udaltzaina da Zumarragan. 1993an suhiltzaile boluntario egin zen. Aurten figura hori desagertu egin da, baina beraien lana eskertzeko ...
Jesus Ruiz (Zumarraga, 1960) udaltzaina da Zumarragan. 1993an suhiltzaile boluntario egin zen. Aurten figura hori desagertu egin da, baina beraien lana eskertzeko omenaldia jaso dute. Ekitaldia «hunkigarria» izan zela dio Ruizek, baina «herritarren boluntariotza itzaltzen» ari dela iruditzen zaio. Euskaldun berria da Ruiz; «25 urterekin nire euskara maila hutsa» zela dio, baina ahaleginak merezi izan duela uste du. Shorinji Kempo arte martziala ere praktikatzen du «buruaren eta gorputzaren arteko oreka» bilatzeko.
Liburu bat.
Dolores Redondoren Zaindari ikusezina.
Musika talde bat.
AC/DC. Garai bateko oroitzapenak ekartzen dizkidalako.
Abesti bat.
Johann Straussen Radetzky martxa.
Janari bat.
Guztiak, batez ere gozoak.
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Goierriko txoko bat.
San Adriango kobazuloa.
Amets bat.
Bete zaidana: aita izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Maite nauenen eguneroko musua.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ume baten barre algarak.
Gorroto duzuna.
Intolerantzia.
Zumarragako alkate bazina?
Kirol mota guztiak egiteko erraztasuna emango nuke.
Zumarragan biziko ez bazina.
Urretxun.