Ehunmilak probetarako boluntarioek izena emateko aukera dute
Ehunmilak proben bizkar hezurra boluntarioak direla behin eta berriz azpimarratu izan dute antolatzaileek. Aurten ere, 1.400 boluntario behar dituzte guztia antolatzeko. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago, www.ehunmilak. com webgunean. Ehunmilak...
Ehunmilak proben bizkar hezurra boluntarioak direla behin eta berriz azpimarratu izan dute antolatzaileek. Aurten ere, 1.400 boluntario behar dituzte guztia antolatzeko. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago, www.ehunmilak. com webgunean. Ehunmilak probaren zazpigarren edizioa uztailaren bigarren asteburuan jokatuko da, 8an, 9an eta 10ean egingo da.
Korrikalariak
Era berean, Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetan izena emateko azkeneko eguna ekainaren 2a da. Dena den, Ehunmilak ultra trailean dago bakarrik izena emateko aukera, beste bietan, muga aspaldi gainditu baitzuten. www.kirolprobak.com webgunean eman behar da izena.
Mediku ziurtagiria
Azkenik, hiru probetan parte hartuko duten korrikalariei adierazi nahi diete, beranduenera, ekainaren 3rako mediku ziurtagiria aurkeztu behar dutela, «bestela ezingo dute parte hartu».













