Legazpin ekonomia jasangarria sustatzeko proposamenak egin dizkiete udalari
Eskola Agenda 21 programaren barruan, ekonomia jasangarria aztertu dute ikastetxeetan, eta hainbat konpromiso hartu dituzte.
- Norberak nahi duena izatea errespetatzea, estereotipoak sahiestuz.
- Behar ez ditugun gauzak norbaiti ematea: jostailuak, arropa…
- Baserriko, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzea.
- Gutxiago kutsatzeko, garraio publikoa erabiltzea.
- Kontsumoa kontrolatzea eta bilgarri gutxiko produktuak erostea.
- Energia kontsumoa minimizatzea.
- Gizonek eta emakumeek lan arloan berdintasuna izan dezaten kanpainak egitea. Era berean, kanpotarren eta adimen urritasuna duten pertsonen integrazioa bultzatzeko kanpainak egitea.
- Udalak egiten dituen erosketetan jasangarritasun irizpideak erabiltzea.
- Bidegorriak txirrinduentzat izatea.
Ostegunean Agenda 21 foroa Ostegunean, Agenda 21 foroaren bilera egingo dute udaletxean, 18:30etik 20:00etara. Foro horretan ere ekonomia jasangarria izango dute hizpide, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.