Irribarriak senide eta lagunekin batera ospatu du txapela
Buruz buruko txapela irabazi berritan, merezitako ospakizunak egin ditu Iker Irribarriak pilotari aramarrak, bere senide eta lagunekin batera. Arama eta Ordizia aldetik dozenaka lagun joan ziren Bilbora, finala ikusi eta Irribarria animatzera. Bueltakoan ere, herritarrekin, lagunekin eta senideekin batera ospatu du lorpena Aramakoak. Guztiak bildu eta Ordiziako Tximista sagardotegian afaldu zuten atzo.
- Albiste honekin lotuta: Iker Irribarria txapeldun!
- Ospakizunak Ordiziako Txismista sagardotegian
- Aramatik Bilbora joandako taldea, pankarta eta guzti.
- Irribarriaren arrebak agurra eskaini zion unea.
- Irribarria bere koadrillakoekin, sagardotegian