Iker Irribarria txapeldun!

IMG_8749Iker Irribarria pilotari aramarrak irabazi du buruz buruko esku pilota txapelketako finala. 22 eta 13 nagusitu zaio Mikel Urrutikoetxeari, sekulako partida jokatu eta gero. Txapelketan zehar zaletu guztiak bere kolpearekin txunditu ditu, baina finalean errematerako ere gaitasun apartak dituela erakutsi du. Une oro aurretik joan da eta alde handiena amaierakoa izan da.

Partida amaieran Elena Azpeitia ETBko kazetariak historiako txapeldun gazteena dela gogoratu dio eta berak gazteena edo zaharrena, txapelketa irabaztea “ikaragarria” dela esan du. “Txikitako ametsa da eta ezin dut sinetsi lortu dudana”. Txapelketa baloratzeko orduan, une latzenak Aimar Olaizolaren aurka pasa zituela aitortu du.

Bukatzeko, garaipena aramarrei, Ordiziako gazteei, Tolosako Ioritz eta Garaziri, arrebari eta beregan sinetsi duten guztiei eskaini die.

Mikel Urrutikoetxeak Irribarriak merezita irabazi duela onartu du eta Jon Apezetxea Irribarriaren botileroak ez duela orain arte halakorik ikusi. Irribarriak eskuinarekin egin duen lana azpimarratu du Apezetxeak.

4 ekarpen albistean

Utzi ekarpen bat

*

*

  • Bowtrol ControlColon ControlColon HealthMen’s HealthWomen’s HealthMen’s Colon HealthWomen’s Colon HealthAll Natural Colon ControlSensitive GutSensitive StomachReplenish Your Good BacteriaProtect Against Occasional Digestive UpsetsRestore Your Natural
    15 ekaina 2017 at 11:16 - Reply

    Article writing is also a fun, if you be acquainted with after that you can write
    otherwise it is complicated to write.

  • Google Tricks
    27 ekaina 2017 at 5:20 - Reply

    If some one desires expert view concerning blogging and site-building then i recommend him/her
    to visit this weblog, Keep up the nice job.

  • 單車倉
    6 uztaila 2017 at 15:23 - Reply

    Self storage and moving solutions delivered.

  • IVA債務重組
    24 uztaila 2017 at 2:56 - Reply

    This text content is very easy to read.

  • Send this to friend