CAFek 10,6 milioi ordaindu beharko dizkio Fesurri, epeak ez betetzeagatik
CAF konpainiak 10,6 milioi euro ordaindu beharko dizkio Fesur (Ferrocarriles del Sur) enpresari, bi aldeek hitzartu zuten salerosketa kontratuan ezarritako entrega epea bete ez dutelako. Hala erabaki du gaur Espainiako Auzitegi Gorenak.
Epe horretan 10 hilabeteko atzerapena izan zuen CAFek, eta hori atzerapen “oso handia” dela dio auzitegiak. Hala, arrazoia eman dio bere garaian auzibidera jo zuen Fesur enpresari.