Bihar udari ongi etorria egingo diote Bareak elkarteko dendek
Bareak merkatari elkarteko dendek alfonbra gorria jarriko dute bihar udari ongi etorria egiteko. Batetik, egun guztian dendek euren produktu eskaintza kalera aterako dute. Arratsaldean, berriz, puzgarriak jarriko dituzte Bideluze plazan eta globoflexia...
Bareak merkatari elkarteko dendek alfonbra gorria jarriko dute bihar udari ongi etorria egiteko. Batetik, egun guztian dendek euren produktu eskaintza kalera aterako dute. Arratsaldean, berriz, puzgarriak jarriko dituzte Gernika pasealekuko pilotalekuan eta globoflexia egiten duen pailazoa ere bertan izango da. Iluntzean, azkenik, udako poteo freskagarria antolatu dute Bareak elkarteko tabernetan.
Bareak elkartetik jakinarazi dutenez, Bareak elkarteko dendetan erosketak egiteagatik Ni naiz Beasain poltsak oparituko dituzte.













