Aldaketa "modu lasaian eta arduratsuan" gauzatzeko botoa eskatu du PSE-EEk
Gaurko azoka-eguna aprobetxatuz, igandean egingo diren Kongresurako hauteskundeetako kanpaina-ekitaldia egin du PSE-EEk Lazkaon. Bertan izan dira besteak beste, Miren Gallastegi Gipuzkoako hautagaia eta Iñaki Dubreuil, Ordiziako zinegotzia. Azokaren ondoan informazio mahaia jarri eta herritarrei propaganda banatzen aritu ziren, “aldaketaren aldeko botoa” eskatuz.
Gallastegik balorazio positiboa egin du kanpainaren inguruan: “Jendeak oso ondo hartu gaitu eta kanpaina ere hala doa”. Era berean, Espainiako Gobernuan “benetako aldaketa modu lasaian eta arduratsuan gauzatuko bada”, horretarako aukerarik onena PSOEri botoa ematea dela azpimarratu zuen.