Urrian aurkeztu zuen modelo berria. Luxuzko autobusak dira i8-ak.
Irizar i8 autokarrak.
Ormaiztegiko Irizar lantegiak
iazko urrian aurkeztu zuen i8 modelo berria, eta dagoeneko ehun autokar saldu dituzte Europan. Txekiar Errepublikara, Poloniara, Erresuma Batura, Frantziara, Belgikara, Danimarkara, Errumaniara eta Espainiara saldu dituzte.
i8 modeloak Europako kirol taldeen artean izan duen harrera nabarmendu du Irizarrek. Europako Kopako txapeldunek, West Ham Unitedeko jokalariek, Lyongo Olimpique taldekoek eta Uci-Proturreko AG2R txirrindulari talde frantziarrak eskuratu berri dute.
Mexikon mila unitateko eskaera
Mexikon azaroan aurkeztu zuten i8 modeloa, eta arrakasta handia izan du. Dagoeneko, mila unitateko eskaera zorroa dute. Irizarrek azaldu duenez, Mexikon VIP autokarren eskaera handia da luxuzko zerbitzuetarako.