Urrezko sei domina lortu dituzte Igartzako igerilariek Udako Sarian
Gipuzkoako VIII. Udako Saria jokatu dute asteburuan Legazpin, eta Beasaingo Igartza igeriketa taldekoak gustura itzuli dira bertan egindako lanarekin. Guztira, urrezko 6 domina, zilarrezko 8 eta brontzezko 3 lortu dituzte; horrez gain, marka pertsonalak ere hobetu dituzte hainbat igerilarik.
Taldekako sailkapen orokorrean bigarren postua lortu zuen Igartzak, emakumezkoetan bigarren eta gizonezkoetan hirugarren gelditu eta gero. Hurrengo erronka, Euskadiko Txapelketa izango dute Beasaingo taldeko igerilariek.