Eduardo Molinariren erakusketa ibiltaria ireki da
Lazkaoko udaletxean Eduardo Molinariren El veneno en tu maquinaria erakusketa ibiltaria aurkeztu eta ireki da. Bertan izan dira Artista bera, Lazkaoko alkatea Felix Urkola eta Bale Ituna proiektuaren komisarioa Pedro G. Romero. Bake-ituna proiektuko Aldiriaken barnean kokatzen den zarbait da hau.
Lazkaoko Fundazio Beneditarraren Artxibotik egin da obra hau. Bertan naturaren eta gizakiaren aurka eragindako indarkeriari buruzko dokumentuak eta kontakizunak batzen dira.
Erakusketak bisitatzeko sei puntu ditu: Udaletxeko erakusketa areto nagusia, Beneditarren fundazioa, Santa Maria Monastegia, Maizpide euskaltegi-barnetegia, Lazkao Txiki zelaia eta Areso kalea. Erakusketa uztailaren 23rarte ikusi ahal izango da eta bisita gidatuak egiteko aukera dago.