Futbolaren Egun Herrikoia ospatu dute Zumarragan
Zumarragako anexo zelaian Futbolaren Egun Herrikoia ospatu dute. Goizean Urolako jokalari ohiek partidak jokatu dituzte. Ondoren, Urolak bere historian izan dituen 19 presidenteak omendu dituzte eta Luis Urdangarin Urolaren lehen
Zumarragako anexo zelaian Futbolaren Egun Herrikoia ospatu dute. Goizean Urolako jokalari ohiek partidak jokatu dituzte. Ondoren, Urolak bere historian izan dituen 19 presidenteak omendu dituzte eta Luis Urdangarin Urolaren lehen presidentearen oroimenezko plaka bat bistan jarri dute. Hemendik aurrera, anexo zelaia Luis Urdangarin futbol zelaia deituko da. Bukatzeko, Urolako beteranoek partida bat jokatu dute eta bertaratutako guztiek pintxoak eta paella jan dituzte. Ekitaldian Juan Luis Larrea Gipuzkoako futbol federazioko presidenteak parte hartu du. Baita Dani Garcia Eibar taldeko jokalariak ere. Futbolaren Egun Herrikoiko argazkiak ikusteko, sakatu hemen.