Haurren Eguna ospatzen ari dira Zumarragan
Zumarragan Haurren Eguna ospatzen ari dira. 11:00etan Mikel Serrano alkateak Manex Aranburu alkate txikiari agintaritza eman dio eta Aranburuk pregoia irakurri du. Danborradak 50 urte bete behar dituela gogoratu du
Zumarragan Haurren Eguna ospatzen ari dira. 11:00etan Mikel Serrano alkateak Manex Aranburu alkate txikiari agintaritza eman dio eta Aranburuk pregoia irakurri du. Danborradak 50 urte bete behar dituela gogoratu du eta herritarrei festa zoriontsuak opa dizkie. Serranok esku onetan utzi du aginte-makila, Aranburuk serio, zintzo eta jator ari baita betetzen bere lana. Goizeko ekitaldiko argazkiak ikusteko, sakatu hemen.
Arratsaldean haurren danborradan egongo da, bere zinegotziekin batera: Ane Badiola Garcia, Lorena Gutierrez Gonzalez, Asier Calvo Urbieta, Urko Mungia Peñagarikano, Mikel Alvis Garcia, Blanca Lopez Zahinos, Erika, Fernandez Calvo, Igor Vega Rodriguez, Maddi Madina Blanco, Idoia Aranburu Narraspe, Ane Irizar Rodriguez eta Zina Khaldoun Reghif.
Parte hartzaileak 16:30ean elkartuko dira La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Desfilea 17:30ean hasiko da. 19:45ean Goiargi abesbatzak mertzedariatarren elizan kontzertua emango du, 20:00etan familia osoarentzako ikuskizuna egongo da Areizaga-Kalebarrenen eta 22:00etan Mozkorra parregarri euskarazko operaz gozatzeko aukera egongo da.
Bihar, 10:30etik 14:30era, arte eta artisautza azoka egongo da plazan. 17:30ean, berriz, Sun magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango da Zelai Arizti aretoan. Astelehenean, 16:30etik 19:30era Zelai Arizti parkean, zaldian ibiltzeko aukera egongo da. Asteartetik ostegunera haur parkea egongo da plazan.