Kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izan da Beasainen
Beasaingo Anzizar kiroldegian, kirol egokitu modalitate ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko aukera dago 14:00ak arte: Pala, arku tiraketa, saskibaloia, bocci, eslaloma, esgrima eta judoa. Ekintza hau egitearen helburuak bi dira; batetik, jendea guztiak probatzea eta bestetik urritasunen bat duen pertsonetara gerturatu eta kirola egitera animatu. Kirol modalitate bakoitzeko kirolariak izan dira laguntzeko.
Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko Jurgi Olasagasti ere bertan izan da. “Urritasun mota ezberdinak dituzten pertsonen tokian jartzera laguntzen digu ekimen honek. Beharrezko guztia ekarri dugu bai urritasuna dutenek eta ez dutenek ere proba egiteko” adierazi du Olasagastik. “Jende berria ezagutzeko, zaintzeko…gauza askotarako balio du kirol egokituak” gehitu du eta “guztiak animatzen ditut parte hartzera”.